Irribarreak malkorik gabe
Dentistarengan pentsatze hutsarekin zorabiatzen zara? Gure gaixoei ez zaie horrelakorik pasatzen. Kaixo esan irribarreei eta agur malkoei.
Dentistarengan pentsatze hutsarekin zorabiatzen zara? Gure gaixoei ez zaie horrelakorik pasatzen. Kaixo esan irribarreei eta agur malkoei.
Gustura lagunduko dizugu zure irribarrerik onena erakusten.
Horixe gara eta horixe izaten jarraitu nahi dugu. Gure gaixoek aukeratzen duten konfiantzazko dentista, hazten ikusi ditugulako eta haien osasuna modu integralean zaintzen dugulako.
Estomatologo bat, odontologo bat, anestesista bat, bi higienista, hiru hortzetako laguntzaile eta harreragile bat. Dentista espezializatuz osatutako talde bat. 1982z geroztik.
Donostiako zentroan
Patologia tratatzen duen dentista-talde bat gara. Gure kontsultara datozen guztiak gaixotzat hartzen ditugu, eta ez bezerotzat.
1982an hasi ginenetik gaur egun arte, hainbat eremutan izandako aurrerapenak txertatu ditugu gure kontsultan: tratamenduak, diagnostikatzeko gaitasuna, mantentzea, mina kontrolatzeko gaitasuna, eta, jakina, prebentzioa.
Dentistaren prestakuntza da gure gaixoentzako prebentziorik onena eta sendaketarik eraginkorrena.
Dentistaren eta hura laguntzen duen taldearen (anestesista barne) prestakuntzari esker, gure gaixoek ez minik jasaten eta estutasun gutxiago sentitzen dute. Kontsultara doazenean larri sentitzen diren gaixoak entzuten, ulertzen eta behar bezala artatzen dakiten pertsonak.
Guretzat, talde osoarentzat, zu zara gauzarik garrantzitsuena eta gure erantzukizuna, gure gaixoa zarelako. Gainerakoa literatura da
Gure higienistek plaka kontrolatzeko azterketak egiten dituzte, eta aho-higienea irakatsi ere bai, gaixo bakoitzak erabili behar dituen eskuzko baliabideak eta baliabide teknikoak xehetasunez azalduz: eskuila-motetatik hasita (eskuzkoak nahiz elektrikoak), kasu bakoitzerako pastarik egokieneraino.
Horrez gain, teknika prebentiboak aplikatzen dizkiegu inplanteak dituzten gaixoei, tratamendu higienizatzaileekin eta Terapia fotodinamikoarekin periinplantitisa ekiditeko.
Helburua da osasun-egoera mantentzea, ezarri arte noiz den gaixoari azterketa egiteko unerik egokiena, mantentze-tratamenduak egiteko edo patologia berriak aurkitzeko.
Mantentzea egiteko, funtsean helduen hortzetako gaixotasunari edo periodontitis kronikoari (piorrea) jarraipena egiten zaio, eta horrek adierazten digu zenbateko maiztasunarekin beharrezkoa den gure higienistek sustraiak arraspatu eta lisatzea. Mantentze-teknika horiek inplanteak dituzten gaixoengan ere aplikatzen dira.
Era berean, garrantzitsua da aldizka prebentziorako tratamenduak gauzatzea, gaixoak higienea mantentzeko eta patologia berriak ager daitezela ekiditeko.
Oviedoko Unibertsitateko mikrobiologia-laborategiak kontrolatutako zerbitzua
Irribarreak maite ditugu. Batez ere gure gaixoenak. Urteak daramatzagu irribarreak lortzen.
Irribarre polit bat ez da kasualitatez lortzen. Gehienok irribarre polit eta erakargarritzat hartzen dugun hori genetika on baten ondorio izan ohi da.
Bestelako kasuetan, behaketa eta ikerketa odontologikoek irribarre hori lortzeko parametro oso argiak eratu dituzte. Horretarako, erabiltzen ditugu:
Gaixoaren argazkiez eta bideoez baliatuta, diagnostiko-proba honek aukera ematen digu haren arazo estetikoak identifikatzeko, eta, horrela, gero digitalki (ordenagailu bitartez) kalkula dezakegu hortzek eta hortzoiak zer proportzio eta posizio dituzten aurpegiarekiko, begi-ninien lerroarekiko eta ezpainen kokapenarekiko.
Horrela, natura imitatzen dugu eta gure gaixoek irribarrerik bikainena izan dezaten lor dezakegu.
Mina erraz konpon daiteke. Guk aplikatzen ditugu:
Baina, zer gertatzen da larritasunarekin? Zer egiten dugu ezagun zahar horrekin, "dentistarenganako izu" desatsegin horrekin? Zenbatetan atzeratu ditugu bisitak? Zenbatetan biharko utzi? Zer inporta dio... ahoa baino ez da, itxaron dezake.
Sekretua da guri ere berdina gertatu zaigula. Dentistarenera joan gara sarritan, eta norbaitek ulertzea baino ez genuen nahi. Arren, uler gaitzazue.
Noski ulertzen zaituztegula. Eta zuekin arduratzen gara.
Desde que tuvimos conocimiento de la acción del virus, y antes de decretarse el estado de alarma, reforzamos nuestras habituales medidas de seguridad y prevención para adaptar estrictamente el funcionamiento de la consulta a la situación debida al Covid-19. Para nosotros (el equipo de la consulta), vuestra salud es prioritaria. Nos gustaría transmitiros tranquilidad y confianza, hemos adoptado todas las medidas y seguimos alerta y preparados ante posibles eventualidades.